Hiri-ingurunea erabakigarria da pertsonak eta gizarte-taldeak integratzeko edo baztertzeko prozesuetan; funtsezkoa da tratu- eta aukera-berdintasuna lortzeko, bai eta aurrerapen ekonomikoa bermatzeko ere; izan ere, aurrerapen hori eta gizarte baten bilakaera ez da soilik ongizate materialetik edo instituzionaletik sortzen, baizik eta habitat horrek gizabanako guztiei eskaintzen dizkien aukeretatik ere.
Era berean, hizkuntza-ikuspegia (eleaniztasuna eta kultura-aniztasuna) faktore erabakigarria da gizarte-kohesioa, herritarren bizikidetza, inklusibotasuna eta ingurune jakin bateko kide sentitzea bultzatzeko, eta, aldi berean, komunitate horretako kide guztien bizi-kalitate eta ongizate material handiagoa lortzeko.
Testuinguru horretan, proiektu honek udalerriko hainbat eremutan euskararen erabilera eta ikaskuntza sustatzearen aldeko apustua egiten du. Horretarako hainbat jarduera egingo dira, hala nola, aisialdirako euskarazko aukera inklusiboak sortuko dira, espazio inklusiboak eskainiko dira euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntza-ohituretan eragiteko edota zahartze aktiboa bultzatzeko hizkuntza-jarduerak eskainiko dira.
Proiektu hau honako esparru estrategiko hauen helburuekin bat dator: