cropped-Logo_BK_AgendaUrbana_blanco_pq-1

Pribatutasun politika

Barakaldoko Udalaren www.barakaldorentxokoa.eus webgunearen helburua da udalerriko herritarrei informazio erabilgarria eskaintzea bai eta webgunean bertan zenbait administrazio izapide egiteko aukera ematea ere. Horrez gain, munduko zeinahi txokotatik gure leihora agertu nahi duen orori guztientzako webgune bat ere bada, gure udalerria, bertako biztanleak eta ohiturak ezagutu ditzaten edo, bestela esanda, Barakaldo ezagutu dezaten.

Gure webgunea bisitatzen duten eta gure zerbitzuak erabiltzen dituzten  guztiak lasai eta seguru egon daitezen, Barakaldoko Udalak konpromiso sendoa du pribatutasunaren babesarekin nahiz ematen dizkiguten eta tratatzen ditugun datu pertsonalak behar bezala erabiltzearekin; hala, indarrean dagoen araudiak datu pertsonalak babesteari dagokionez ezartzen dituen legezko betebeharrak gure egiten ditugu.

biltzen diren datu pertsonalen titular guztiei datuen tratamenduari buruzko zenbait alderdi zehatzen berri ematea da Pribatutasun Politika honen helburua.

Inprimakietan jasotzen diren datuak beharrezkoak eta nahitaezkoak dira webgunea atzitzeko eta bertan ematen diren zerbitzuak jasotzeko; datu horiek ez dira gerora tratatuko xede horiekin bateraezinak diren helburuetarako. Erabiltzaileak benetako datu zehatz eta osoekin bete beharko ditu inprimakiak; inprimakiak behar bezala betetzen ez baditu edo datu faltsuak, zehaztugabeak, osatugabeak edo eguneratu gabeak ematen baditu, horrek eragindako kalte eta galerei erantzun beharko die.

Barakaldoko Udalak indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen datuak babesteko segurtasun mailak betetzeko konpromisoa du; horretarako, beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak ezarriko ditu, galera, erabilera okerra, aldaketa, baimenik gabeko sarbidea eta bestelako arriskuak saihesteko. Barakaldoko Udala behartuta dago tratatuko dituen datu pertsonalak isilpean gordetzera. Lana egiteko erabiltzaileen datuak atzitu behar dituzten gure langileek beste inork ez  dute izango horretarako baimena.

Datuak jaso baino lehen, pribatutasun politika honek arautzen dituen alderdi orokorren berri emango zaio datu horien titularrari, datuak tratatzeko berariazko baimen argi, zehatz eta zalantzarik gabea eman dezan, honako alderdi hauekin bat:

  • Datu pertsonalak tratatzeko arduraduna
    Datu pertsonalak tratatzeko arduraduna Barakaldoko Udala da. Helbidea: Herriko Plaza, 1, 48901 Barakaldo, Bizkaia.
    Barakaldoko Udalak datuak babesteko arduradun bat izendatu du. Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorraren (EB) 37.1.a) artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
    Datuak babesteko arduradunaren harremanetarako helbide elektronikoa: dpd.dbo@barakaldo.eus

  • Datu pertsonalak tratatzearen xedea
    Biltzen diren datu pertsonalak hainbat xedetarako erabili dira, zerbitzua ematen duten udal zerbitzuen arabera, eta, nolanahi ere den, interesdunekin harremanetan izateko eta Udalak ematen edo eskatzen dituen zerbitzuen kudeaketa egiteko.
    Egoera jakinetarako helburu zehatzagoak webguneko inprimakietan, paper inprimakietan, esapideetan edota karteletan, informazio oharretan eta informazio osagarrietan ematen den informazioan adieraziko dira.

  • Datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa
    Udalari datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa ematen dion oinarri juridikoa askotarikoa izan daiteke: interesdunen baimena, Udalak lege betebehar bat gauzatzea, edo interes publikoagatik nahiz botere publikoak erabiliz gauzatutako zerbait egitea. Interesdunaren funtsezko interesak babestea edo kontratu bat egikaritzea ere izan daiteke oinarri hori.
    Tratamenduaren oinarria interesdunaren baimena denean, onespena zalantzarik gabe ematen du datuak ematen dituenean, eta emate hori bera hartzen da onespena adierazten duen egintza argitzat. Baimen hori edozein unetan ezereztu ahalko da; horretarako, interesduna tratamenduaren arduradunarekin harremanetan jarri beharko da, postaz edo webgune honen bidez.

  • Datu pertsonalak kontserbatzeko epea
    Datu pertsonalak jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den epean gordeko dira, baita xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den epean ere. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian ezarritakoa bete beharko da.

  • Datu pertsonalen hartzaileak
    Jasotzen diren datu pertsonalak ez zaizkie Barakaldoko Udalekoa ez den inori emango, legeak hala egitea eskatzen duenean salbu; hor sartzen dira beste administrazio publiko batzuei dituzten eskumenak direla eta egin behar zaizkien jakinarazpenak,  epaitegi eta auzitegiei nahiz beste edozein erakunde nahiz entitate pribatu nola publikoei egindakoak, haiekin  gizarte, kultura edo  bestelako proiektuak gauzatzeko akordioak erdietsi badira.

  • Eskubideak eta horien erabilera
    Datuak babesteko araudian, zenbait eskubide ematen zaizkie Barakaldoko Udalak tratatuko dituen datuen titular direnei, eman ere, honako eskubideok ematen dizkie:

    • Datuak eskuratzeko eskubidea.
    • Datu okerrak edo zehaztugabeak zuzentzeko eskubidea.
    • Datuak ezabatzeko eskubidea (ahanzte eskubidea), datuek jatorrizko xedeak erdiesteko beharrezkoak izateari utzi diotenean edo baimena kendu denean.
    • Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea.
    • Datuak eramateko eskubidea, egoera partikular bati loturiko arrazoiak direla eta.
    • Datuen tratamenduari aurka egiteko eskubidea.
    • Datuen tratamendu automatizatuan bakarrik – profilen prestatzea barne –  oinarritzen diren erabakien pean ez  egoteko eskubidea, .

 

Interesdunek edozein unetan erabili ahalko dituzte eskubide horiek; horretarako, idatzizko eskaera sinatua helarazi beharko diote Barakaldoko Udalari, edozein udal informazio puntura joz edo eskaera tratamenduaren arduradunaren helbidera bidalita, betiere interesdunaren nortasuna egiaztatuta, eskubide guztiz pertsonalak baitira. Eskaerak honako datu hauek izan beharko ditu: interesdunaren izen-abizenak, nortasun agiriaren zenbakia (NA, pasaportea edo nortasuna egiaztatzeko beste edozein dokumentu; eskaera postaz bidaltzen bada, dokumentuaren fotokopia erantsi beharko da), jakinarazpenetarako helbidea eta erabili nahi den eskubidearen eduki zehatza.

Halaber, interesdunak Euskadiko Datuak Babesteko Bulegoaren aurrean ere jar dezake erreklamazioa.

Baldintza hauek onartzea

Web atari hau erabiliz gero, ulertuko dugu erabiltzaileak arretaz irakurri duela dokumentua, eta hango aholkuak ulertu dituela eta haiei jarraitu diela.

Web atari hau atzitu eta erabiltzen dutenek adierazten dute berariaz eta baldintzarik gabe onartzen dituztela atzitzeko unean argitaratuta zeuden baldintzak eta jarraibideak.

Web atari honen erabiltzaileak hitz ematen du bertako edukiak eta zerbitzuak behar bezala eta modu zilegian erabiliko dituela, eta ez duela legez kanpoko jarduerarik edo fede onaren nahiz ordena publikoaren kontrakorik egingo. Horrez gain, ez du beste pertsona fisiko edo juridikoren baten tokia hartzeko jarduerarik egingo, ez eta sistema, zerbitzariak edo edukiak deskonektatzea, aldatzea, urratzea edo oztopatzea dakarren jarduerarik ere. Bukatzeko, ez du web atarian instalatuta egon daitekeen babes gailurik edo segurtasun sistemarik ezabatu, aldatu, saihestu edo manipulatuko.

Erabiltzailea ez badago ados datuak babesteko politika honekin edo bertan ematen diren aholkuekin, web ataria ez erabiltzeko eskatzen diogu. Erabilera baldintza  hau aldatu behar dela uste dugun unean bertan aldatzeko eskubidea  dugu beti, hala egitea beharrezkotzat jotzen dugunean. Aldaketa horiek egin ondoren erabiltzaileak webgune hau eta Barakaldoko Udalaren beste web atari batzuk erabiltzen jarraitzeak, aldaketak onartzea dakar berekin

LogosUE
Skip to content